Edukira joan

Txema Blasco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txema Blasco

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María Blasco Etxeguren
JaiotzaGasteiz1941eko uztailaren 13a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
euskara
HeriotzaGasteiz2024ko ekainaren 28a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea, kontularia eta pailazoa
Jasotako sariak
IMDB: nm0087687 Edit the value on Wikidata

José María Blasco Etxeguren (Gasteiz, Araba, 1941eko uztailaren 13a - Trebiñu, 2024ko ekainaren 28a) euskal aktorea izan zen. Gaztelaniaz egiten zituen filmak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interpretazio zalea gaztetatik, 1970. hamarraldian Arabako zenbait zinegile amateurrekin kolaboratu zuen. Garai hartan, Tito Aldamarekin batera, pailazo bikote bat sortu zuten eta herriko jaietan, ongintzazko ekitalditan, jaialditan eta abarretan aritzen ziren. 1981. urtean, Segoviako ihesa filmean hartu zuen parte eta hortik aurrera, zenbait proiektu zinematografikotan paper txikiak interpretatuz hasi zen lanean.[1] Paper azpimarragarriak egin ditu Julio Medem zuzendari donostiarraren pelikuletan, bereziki Behiak filmean. Interpretazio horri esker, kontulari gisa zuen lana bertan behera utzi eta aktorea izateari ekin zion profesionalki. Halaber, film laburretan gehien parte hartu duen estatuko aktorea da. Telebistarako ere lan egin zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistan egindako saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]