Thomas Wolfe
Thomas Wolfe | |
---|---|
![]() (1937) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Asheville (Ipar Carolina), 1900eko urriaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Baltimore, 1938ko irailaren 15a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Riverside Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea, prosalaria, saiakeragilea, dramagilea eta antzerkigilea |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Thomas Clayton Wolfe (Asheville, Ipar Carolina, AEB, 1900ko urriaren 3a - Baltimore, Maryland, AEB, 1938ko irailaren 15a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Carolinako eta Harvardeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Aldi batez Europan izan ondoren, Estatu Batuetara itzuli eta New Yorkeko Unibertsitatean irakasle izan zen.
![](https://cdn.statically.io/img/upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7e/Thomas_Wolfe%27s_Home.jpg/220px-Thomas_Wolfe%27s_Home.jpg)
Estatu Batuetako literatur lan autobiografiko oparoenetakoa dira haren lau eleberri nagusiak: Look Homeward, Angel (1929, Aingeru, begira etxerantz); Of Time and the River (1935, Denbora eta ibaia); The Web and the Rock (1939, Ehuna eta harria); eta You Can´t go Home Again (1940, Ezin zarete berriro itzuli). Eleberriotako pertsonaia idazlea bera da, eta heroiaren eta gizartearen arteko eztabaida dute oinarri.
Antzerkirako lanak ere idatzi ditu: The Return of Buck Gavin (1926, Buck Gavin-en itzulera) eta Mannherhouse (1948).
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Wolfe ![]() |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.