Edukira joan

Sienako katedrala

Koordenatuak: 43°19′03″N 11°19′43″E / 43.31758°N 11.32869°E / 43.31758; 11.32869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sienako katedrala
Duomo di Siena
Historic Centre of Siena
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Unibertsitate-hiriSiena
Koordenatuak43°19′03″N 11°19′43″E / 43.31758°N 11.32869°E / 43.31758; 11.32869
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1196
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Siena-Colle di Val d'Elsa-Montalcino (en) Itzuli
IzenaMariaren Jasokunde
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Webgune ofiziala

Sienako katedrala (Duomo di Siena italieraz) eliza katolikoa da, Italiako hiri honetako apezpikuaren egoitza. Jasokundeko Andre Mariari eskainitako eliza da. Siena hirigune historikoan parte da, eta, hiriko hainbat monumenturekin batera Gizateriaren Ondare izendatu izan du UNESCOk.[1] Toscanako eta Italia osoko elizarik ederrenetakoa da, Siena hiria errepublika independente baten buru zenean eraikia.

Katedrala eliza zaharrago baten egituran oinarrituta diseinatu zen, eta Giovanni Pisanok 1215 eta 1263 artean osatu zuen. Estilo gotikoaren fase berezkoena dagokio, beraz. Gurutze latindarreko plana du eta nabarmenak ditu gurutzadurak eta kupulak. Kupularen oinarria oktogonala da eta euskarri zutabeen gainetik bakarrik zabaltzen da.

Ikusgarria da, halaber, kanpandorrea, estilo erromanikoan hasi zena eta 15. mendean bukatua: Toskanako dorre eraikintza bertikal ikusgarriaren adibide bat da.

Fatxada nagusia italiar gotikoaren maisulanetako bat da. Eskulturak kalitate bikainekoak dira, eta mosaikoek emandako kolore ukitua, ikusgarria. Azpimarratu behar da irudi geometriko nahiko sinpleak erabili zirela oinarri gisa arkitektura diseinurako. Frantziako katedral gotikoen bertikalitatearekin kontraste egiten du horrek.

Barrualdeko marmolak eta artelanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barruan, marmol zuriak eta ilunak txandakatzen dituzten etengabeko erritmoak arreta erakartzen du. Lurraren dekorazio lan konplexua ere ikaragarria da, marmol harrizko titakadura lan bikaina, zeinean eszena kristauak eta paganoak nahasten diren.

Katedrala apaintzen duten maisulanen artean nabarmentzen da pulpitua, Nicola eta Giovanni Pisano aita-semeen eskultura gotiko berantiarra.

Beste artelan batzuk dira Andrea Bregnoren Piccolomini aldarea, edo Donatelloren San Joan Bataitzailea. Bi eskultura ere badaude Michelangelorenak: San Pedro eta San Paulo.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]