Edukira joan

Pitti jauregia

Koordenatuak: 43°45′55″N 11°15′00″E / 43.765153°N 11.250008°E / 43.765153; 11.250008
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pitti jauregia
Palazzo Pitti
Museums of Florence
Uffizi Galeria
eta
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Toscana
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Florence
Italiako udalerriFlorentzia
Koordenatuak43°45′55″N 11°15′00″E / 43.765153°N 11.250008°E / 43.765153; 11.250008
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1458
ErabileraArte galeria
Arkitektura
ArkitektoaFilippo Brunelleschi
Luca Fancelli (en) Itzuli
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
Bisitariak urtean198.270
Kontaktua
HelbideaPiazza de' Pitti, 1 eta Piazza Pitti 1, 50125 Firenze
Telefonoatel:+39 055 294883
Webgune ofiziala

Pitti jauregia. italieraz: Palazzo Pitti, Italiako Florentzia hirian dagoen Pizkunde garaiko jauregi bat da. Arno ibaiaren hegoaldeko bazterrean dago, Ponte Vecchio zubitik hurbil. Hiriko museo garrantzitsuenetariko bat eta handiena da.

1458an Filippo Brunelleschi eta Luca Fancelli arkitektoak eraikitzen hasi ziren, Luca Pitti florentziar bankulariaren egoitza izan zedin. 1549an Leonor Toledokoak erosi zuen, Cosimo I.a Medici, Florentziako dukearen emaztea zenak. Ondoren Toskanako Duke Handiak erosi zuen, eta ordutik aurrera Toskanako Dukeen egoitza izan zen.

XIX. mendean, Napoleonek base militar gisa erabili zuen, eta ondoren dendoraldi labur batez Italiako Errege-Erreginen egoitza ofiziala ere izan zen.

XX. mendea]n, Viktor Emanuel III.a Italiakoak jauregia eta bertan zeuden jabetzak Italiako Herriari doaintzan eman zizkion. ORduan jauregiaren ateak herritarrei ireki eta hiriko arte areto nagusienetako bat bilakatu zen.

Gaur egun museoa da eta XIX. eta XX. mendeetako artelanak erakusgai dauzka.

Jauregiaren galeriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Palatina galeria
  • Errege apartamentuak
  • Arte Modernoaren Galeria
  • Zilarraren Museoa
  • Portzelanaren Museoa
  • Jantzi Galeria
  • Karrozen Museoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]