Pilar Barandiaran Barandiaran
Pilar Barandiaran Barandiaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ataun, 1911 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Ataun, 2008ko urtarrilaren 1a (96/97 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazkaria eta zaindaria |
Pilar Barandiaran Barandiaran (Ataun, Gipuzkoa, 1911 - ib., 2008ko urtarrilaren 1a) Jose Migel Barandiaran Aierbe antropologo, etnografo eta apaizaren laguntzailea, zaintzailea eta idazkaria izan zen.
Bizitza eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ataungo San Gregorio auzoko Perunezarre baserrian jaio zen. 1936ko gerra hastean, mugaz bestaldera joan zen, osaba Jose Migel Barandiarani lagun egitera, eta haren ondoan izan zen apaizaren erbestealdian, Biarritzen eta Saran. 1953an Atauna itzuli zirenean, Sara izeneko etxea egin zuten, erbestealdiko etxearen erreplika, eta bertan jarri ziren bizitzen.[1][2][3]
Pilar Barandiaran Jose Migel Barandiaranen zerbitzaria eta zaintzailea izan zen, antropologoa 1991n hil zen arte. Horrez gain, ikerketetan ere lagundu zion, idazkari-lanak eginez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria.eus. «Pilar Barandiaran hil da, Joxe Migel Barandiaran bizi guztian zaindu zuen iloba» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-07-08).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Joxe Migel Barandiaranen «umea», Pilar Barandiaran, hil da - GARA. (Noiz kontsultatua: 2017-07-08).
- ↑ Elkarrizketa: Pilar Barandiaran. (Noiz kontsultatua: 2017-07-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]• Elkarrizketa: Argia (2005/06/26) • Elkarrizketa: Euskonews & Media 179.zbk (2002/9)