Edukira joan

Dionisiar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Dionisiarrak, Grezian, Dioniso jainkoaren omenez eginiko jaialdi batzuei ematen zitzaizen izena da. Bertan, antzezlanak izaten ziren. Atikan, urtean bi aldiz ospatzen ziren izen honetako jaialdiak, Landatar Dionisiarrak izenekoa bata, Poseidon izeneko hilabetean (abendua), bere prozesioa, Aristofanesek bikain imitatu zuena Akarniarrak izeneko bere idazlanean, eta Dionisiar Handiak (edo Hiriko Dionisiarrak), Atenasen, Elafebolion (martxoa) hilabetean. Handiak ezizena, jai honek zuen garrantziagatik da. Azken jaialdi hau, Pisistrato tiranoak ezarri, edo, edozein kasutan, handitu zuen K. a. 534. urtean, gurtza Eleuterasetik Atenasera ekarri zuena (Atika eta Beozia arteko mugan, Eleusisetik iparraldera). Jainkoaren irudia Dionisoren tenplu zaharrean kokatua izan zen, antzokiaren parean.

Dionisiar Handien garaian, negua pasea zenean, itsasoak, nabigagarriak egiten ziren, honela, Atenasen, bisitari asko egon zitekeelarik Lenearretan gertatzen ez zena, negua baino lehenago ospatzen zirenak). Deloseko Liga existitu zen bitartean, aliatuek, euren ordainak ematen zizkioten Atenasi, antzokiko orchestran erakutsiak izan zitezen. Garai hau, gainera, atzerriko enbaxadoreak hartzen ziren garaia ere bazen, eta Atenasengatik borrokan hil ziren pertsonen seme-alabek, antzokian desfilatzen zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]