Burlington Arcade
Burlington Arcade | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°30′33″N 0°08′25″W / 51.509139°N 0.140306°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1819ko martxoaren 20a |
Inaugurazioa | 1819ko martxoaren 20a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Samuel Ware (en) Arthur Beresford Pite (en) |
Estiloa | Georgian architecture (en) Art Nouveaua |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1066338 |
Webgune ofiziala | |
Burlington Arcade Londresen dagoen saltoki gunea da, Piccadillytik Burlington Gardensenaino, Bond Street atzealdean. XIX. mende erdian irekita, Europako gaur egungo saltoki handien aurrekaria izan zen. Burlington Arcade " luxuzko bitxiak eta moda artikuluen salmentarako" sortu zen, "publikoari pozbidea emateko". Egun irekita dago oraindik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saltokia George Cavendish-ek, William Cavendish, Devonshireko 5. Dukea zen Guillermo Cavendishn-en anaia txikiak ireki zuen. Georgesek Burlington House oinordetzan jaso zuen, bertako lorategian saltokia kokatu zuen. Diseinatzailea Samuel Ware izan zen eta 1819ko martxoaren 20an inauguratu zen. Gero etorriko ziren saltoki askoren eredua izan zen: Bruselako Galeries Royales Saint-Hubert, San Petersburgoko The Passage, Milango Galleria Vittorio Emanuele II eta Napoliko Galleria Umberto I. Arrakasta handia izan zuen, beraz.[1]
2012an, The Telegraph egunkariak saltokia Meyer Bergman enpresaren eskuetan dago. Enpresa hau, jatorriz, herbeheretarra da.[2]
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fatxada oso apainduta erakusten du, Viktoriar Aroko manierismo estilokoa. Fatxada hori XX. mendearen hasieran eraiki zen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saltokia korridore luze bat da, sabaitik argituta, eta bi solairuekin. Bi solairutan negozioak kokatzeko 72 hutsune zituen. Denborarekin horietako batzuk espazio bat baino gehiago erabili dute eta, ondorioz, gaur egun 40 denda dira. Nonnahi luxua da nagusi eta mota askotakoak: bitxidendak, zapatadendak, zaharkinen salmenta, artea. Dena dela, ospe gehiago eman diotena zilarra zaharraren saltzaileak izan dira.
Saltokia oinezkoentzako da eta oso dotore diren erakusleihoak dituzte, guztiak estilo berekoak. Saltokia zaintzeko berezko zaintzaileak daude; haien uniformea tradizionala da: kapela luzea eta lebita. Jatorrizko zaindariak Lord George Cavendishen erregimentuko soldaduak ziren, 10. Royal Husars, alegia.
Lapurreta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964an Jaguar Mark X automobil bat saltoki barruan sartu zen. Oinezkoak ihes egin zuten eta, bitartean, atrakatzaileek Goldsmiths and Silversmiths Association dendaren erakusleihoa puskatu zuten 35 000 libera esterlina eramanez. Lapurrak inoiz ez dira harrapatuak izan.[3]
Egungo kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gilbert & Sullivanen Patience operetan saltokiaren zaintzailea agertzen da.
- Danimarkako telebistak ekoiztutako Borgen telesailaren lehenengo gertaldia hemen grabatu zen.
- The Veiled Lady (1990), Agatha Christieren eleberri baten bertsioa, hemen filmatu zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Burlington Arcade 18919an.
-
Barruko ikuspegia.
-
Erakusleiho guztiak estilo berekoak dira. Eskuinean, zaintzaile bat.
-
Kanpotik ikusita.
-
Argia sabaitik sartzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Johann F. Geist, 1982. Arcades: The History of a Building Type (MIT Press) ISBN 0-262-07082-0
- ↑ https://www.thetelegraphandargus.co.uk/news/localbrad/9995989.The_giant_company_that_has_invested_billions_across_Europe/
- ↑ https://londonist.com/london/secret/secrets-of-burlington-arcade
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Webgune ofiziala
- (Ingelesez):Saltokia The Victorian Webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burlington Arcade |